Bismark BS16-i erabilera gida:
Bismark BS16-i aplikazioa android nahiz iOS gailuetan MIDI instrumentuei (adibidez triklatuei) soinua jartzeko baliogarria da. Ondorengo esteketatik jaitsi dezakezue.
Instalatu ondoren ireki orduko proba dezakegu pianoaren teklaren bat zapaldu eta soinua entzun behar litzateke, defektuz piano soinua jarrita etortzen da.
Instrumentuz aldatzeko "Stereo Grand" jartzen duen atalean sakatu behar dugu, eta bertan defektuz ekartzen duen instrumentu sortatik aukeratzen utziko digu. Probatu beste instrumentu bat aukeratzen.
Orain trikitixaren soinua gehitu nahi badugu, lehenik esteka honetatik SoinuTxiki.SF2 plugina jaitsi behar da: https://drive.google.com/drive/folders/1civ5v3fUbug2BMgWMfMwhgSzTIVKO9SS
Ondoren ezarpen menua ireki goiko eskuineko botoia sakatuz eta bertan Wavetables aukeratu:
Hemen ikus dezakegu hainbat Library daudela. Library #1 defektuz lehen aipatu bezela instrumentu sorta handi bat duen library bat kargatuta etortzen da, General User GS softsynth.sf2 izenekoa.Hau aldatuko dugu jaitsi berri dugun SoinuTxiki.sf2 plugina zehazteko, horretarako Library #1 sakatu eta jarraian Import WaveTable File. Ondoren jaitsi dugun sf2 fitxategia zehaztu:
Jarraian gomendagarria da Library #2-n berriro GeneralUser GS SoftSynth sf2 fitxategia jartzea instrumentu horiek ere erabiltzeko aukera mantendu nahi bada.Hau eginik, berriro lehen bezela instrumentua aldatzeko botoia sakatzean instrumentu zerrendan aukera berriak ikusiko ditugu:
ST_4P_Right aukeratuko dugu, (hau da, SoinuTxiki 4 ahots profesionalekoaren eskuin eskuari dagokiona) Part #1-entzako. Pianoaren botoiak sakatzean trikitixa soinua entzun behar luke orain.Baxuen soinuak zehazteko "Part" dioen atalaren gaineko 1 botoia sakatu eta Part #2 aukeratu. Orain instrumentua aldatu ST_4P_Left ezartzeko. Part #3ri ST_4P_LeftMajor, Part #4ri ST_4P_LeftMinor eta Part #5i ST_Silent_null.
Orain, MIDI sarrera nondik jaso behar duen zehaztu behar dugu, horretarako MIDI-aren ikurra duen botoia sakatuz, goian eta eskubitik bigarrena. Triklatua ondo konektatu badugu bertan agertu behar luke SoinuTxiki IX10 aukerak, berau sakatu aukeratuta gera dadin.
Hau aukeraturik, triklatuan sakatutako notak entzun beharko lukete.
Azkenik, gomendagarria da efektu guztiak desaktibatzea. Horretarako goian eta ezkerreko botoia sakatu eta eskuin aldean Reverb, Chorus eta Delay aukerak sakatu eta jaitsi nibel guztiak minimora.
Gozatu!