Basikoa ala MIDI?
Itxuraz berdinak izan daitezke baina barrutik ez, bi triklatu mota hauen antzekotasun eta ezberdintasunak xehetasunean aztertuta.
Zein da bien arteko desberdintasuna? Zergatik da MIDIa garestiagoa?
Triklatu basikoek SinteTxiki izeneko modulu bat ekartzen dute atzealdean itsatsita. Modulu hau piztean triklatuak esandako informazioari dagozkion noten soinua sortzen du aurikularrentzako 3.5mm-ko jack irterra batetik. Bertan aurikular batzuk konekta daitezke, edo bozgorailu bat. Adibidez StereoTxiki bozgorailuak eskaintzen ditugu 60€,tan, zeinak triklatura lotzeko mekanismo bat duten. Beraz esan genezake hasi berrientzako egokiena berau dela, aurikularrekin jotzeko, bidaiatzeko...
MIDI triklatuak 150€ gehiago balio du, eta ez du SinteTxiki modulua ekartzen, baina sakatutako teklei dagokien noten informazioa ateratzen du MIDI USB estandarra jarraituz. MIDI estandar oso zabaldua denez honek ematen dituen aukerak askoz ugariagoak dira. Informazio hau musikatzeko gailu bat behar da, konektatu genezake mugikor batera, sintetizadore batera, MIDI bluetooth modulu batera, ordenagailu batera... Gailu hauetara konektatzean informazio honi zukua ateratzeko aukerak askoz zabalagoak dira, efektuak gehitu, jotako audio edo MIDIa grabatzea, partiturak zuzenean idaztea, MIDI pedalekin konbinatzea...
Soinu kalitatea berdina da bientzat?
SinteTxikik 3.5mm-ko jack irteera bat du, eta bertarik soinua 17kHz-ko lagin tasarekin (sample rate) eta monoan ateratzen du. Hau beharrezkoa da soinuaren latentzia duhin bat lortzeko, kalitate gehiago ateratzekotan soinuaren atzerapena handitu beharko bailitzateke. Bestalde, SinteTxikik duen USB portuan Hub bat ipini daiteke gailu gehiago konektatu ahal izateko, adibidez soinu txartel bat. SintxeTxikik piztean soinu txartela konektatuta dagoen ala ez begiratzen du, eta aurkitze badu hara bideratzen du soinua, kalitate osoan (48kHz-tan eta stereon), eta gainera atzerapena ere txikiagoa izango da.
Bestalde aipatzekoa da SinteTxikik sf2 motako soundfont pluginak erabiltzen dituela, eta defektuz konpresio pixka bat aplikatzen diola soinuari (akordeak errealago sonatzen dute hala).
MIDI triklatu bat erabiltzean, lortutako soinu kalitatea erabileraren araberakoa izango da. Adibidez, zuzenean mugikorrera konektatzen bada eta bere bozgorailutik edo aurikular irteeratik entzun, seguruenik lortuko den atzerapena SinteTxikirekin lortutakoaren antzekoa izango da, baina soinu kalitate osoarekin. Aldiz ordenagailu batera konektatu ezkero bertan aukera gehiago izango ditugu irteera nondik eta nola egin nahi dugun hautatzeko. Adibidez, soinu txartel batetik atera ezkero ASIO driverra erabiliz, atzerapena oso txikia izango da eta soinuaren kalitatea osoa.