SinteTxiki erabilera gida
SinteTxiki moduluak triklatuari soinua ateratzeko balio du, bai triklatu basikoei baita MIDIei ere.
Bateria bat eta ordenagailutxo bat ditu. Bateria pizteko botoia sakatzean ordenagailua pizten da, eta 20 segundu ingururen buruan prest dago jotzen hasteko. Triklatuak esandako notei soinua aterako die ordenagailuaren jack irteeratik. Bestalde posiblea da SinteTxiki moduluari triklatuaz gain Behringer UCA222 edo UCA202 soinu txartel bat konektatzea, hala soinu kalitate eta latentzia hobeak lortuz.
SinteTxiki moduluaren konfigurazioa aldatzeko, berau itzalita dagoen bitartean triklatua deskonektatu eta USB memoria bat konektatu behar zaio. Ondoren piztu eta itxaron soinua atera arte, une horretan SinteTxiki moduluak bere konfigurazio fitxategiak kopiatu izango ditu memorian beraz orain itzal dezakezu modulua.
Jarraian memoria hau ordenagailua edo mugikor batean sartu eta kopiatu diren fitxategiak ikusi eta editatu ditzakegu:
- bank1.yaml edota bank1_mono.yaml
Hauek dira triklatuari zein instrumenturen soinu jarriko dion zehazteko fitxategiak. Behringer soinu txartelik erabiltzen ari ez bazara bank1_mono.yaml fitxategia da editatu beharrekoa, bestela bank1.yaml fitxategia. - ST_layout.csv
Botoi bakoitzari dagozkion notak alda daitezke hemen, baita hasieraketako tonalitatea eta oktabak ere. - ST_funcs.csv
Konfigurazio botoiei dagozkien funtzioak zehazten dira hemen. Funtzio posibleak hauek dira: - trans_up(x): tonalitatea aldatu x semitonutan (x balio negatibo bat izan daiteke). Ohikoena da 1 edo -1 balioa ematea tonuerdika aldatzeko, baina 7 jarri ahalko litzateke adibidez kintaka aldatzeko.
- trans_to(x): tonalitate konkretu batera aldatzeko. 0 tonalidadea da erreferentziazkoa, ST_layout.csv fitxategian definitzen dena, eta normalean Sol/Do tonalitatera definitzen da. Adibidez Si bemolera aldatzeko jarri nahi izan ezkero, Sol-etik Si bemolera dauaden tonuerdi kopurua zehaztu behar da, hau da, 3 -> trans_to(3)
- oct_r_up(x): eskuin eskuko oktaba aldatzeko, normalean 1 edo -1 jartzen da oktaba bat igo edo jaisteko.
- oct_l_up(x): ezker eskuko koktaba adldatzeko, normalean 1 edo -1 jartzen da oktaba bat igo edo jaisteko.
- gain_up: bolumena igotzeko
- gain_down: bolumena jaisteko
- next_patch: hurrengo instrumentura aldatzeko. Azken instrumentua bada lehenengo instrumentura itzuliko da. Instrumentu bakarra definitu bada bank1 fitxategian ez du eraginik izango.
- toggle_reg: Oktaba baxuko erreigstroa aktibatu/desaktibatzeko
- toogle_bassdrum: ezker eskuan perkusioa aktibatu/desaktibatzeko
Fitxategi hauek nahi duzun moduan aldatu eta berriz USB memoria SinteTxiki moduluan sartzean fitxategi berriekin eguneratuko da.
Troubleshooting:
USB memoria sartzean ez du ezer kopiatu:
Izan daiteke zure SinteTxiki moduluaren firmware bertsioa zaharra izatea (2025eko maiatza baina lehen erositakoa bada). Kasu horretan lehenbizi firmware bertsioa eguneratu behar duzu, deskargen atalean topatuko duzu. Eguneratzeko laguntza behar baduzu jarri harremanetan gurekin telefonoz whatsappez edo emailez.