Ohiko galderak :



Zein dira prezioak BEZ barne?
IX11 (bi lerrokoa):
Basikoa: 610€
MIDI: 850€
MIDI argiekin: 880€

IX11 (hiru lerrokoa):
MIDI: 950€
MIDI argiekin: 980€

Osagarriak:
Botoi tradizionalak: +90€
Fieltroak: +10€ (plastikozkoak edozein koloretan edo benetako fieltroak gorri, berde, txuri edo beltzean)
Egurrezkoa: +60€ (intxaurra, pagoa, astigarra, gereziondoa ala ezkia)
Funda biguna: +40€
Kaxa gogorra: +120€
 
Profesionalek BEZ-a desgrabatu dezakete (artista edo irakasle, autonomo, musika eskola, udaletxe...).

IX10 MIDI triklatu bat IX11 bihurtu ahal izango da 150€ko eguneraketa bat ordainduta.

Deskontuak:
Triklatu bat baino gehiago erosteak deskontu bat izango du. Konkretuki triklatu gehigarri bakoitzak 50€-ko deskontua izango du, hau da, 3 triklatu erosi ezkero bigarrenak 50€-ko deskontua izango du eta hirugarrenak 100€-koa.
Deskontu hau aplikatzeko baldintza da erositako triklatuen diseinuak antzekoak izatea.
Plastikozkoen kasuan kolore eta testuak alda daitezke baina logoak ez.
Egurrezkoen kasuan berdin, egur mota eta diseinuaren kolorea alda daitezke, testuak ere bai, baina logoak ez.
Jarraian adibidea IX10 MIDI triklatuen kasuan:

Triklatu kopurua   | Deskontua  | Prezioa
      1            |      0   €    |      850 €
      2            |     50   €    |      800 €
      3            |    100   €    |      750 €
      4            |    150       |   700 €
      5            |    200       |   650 €
      6            |    250   €    |   600 €
      7            |    300   €    |   550 €
      8            |    350   €    |   500 €
      9            |    400   €    |   450 €
     10            |    450   €    |   400 €


Deskontu hau baliagarria izan daiteke adibidez kasu hauetan:
·Taldeka erosteko, hau da, lagun talde batek bakoitzak triklatu bat erosi nahi badu eta diseinu antzeko batekin ados badaude, taldean erosita deskontu totala denen artean bana daiteke.
·Eskoletararako, ikasleentzat hainbat triklatu erosi nahi izan ezkero.
·Dendetarako, triklatu sorta bat deskontuarekin erosi eta banaka marginarekin saldu ahal izateko.

Zer jasoko dut triklatu bat erostean?
Kartoizko kaxa batean jasota honakoa jasoko duzu:
  • Triklatua
  • 2 korrea
  • USB kablea (Tipo A harra - Tipo C harra)
  • Behringer UCA222 audio interfaze bat (latentzia minimizatzeko gomendagarria)

Triklatuak bozgorailurik badu?
Ez, triklatua gailu periferiko bat da, ordanagailu edo mugikor bati konektatu behar zaio soinua atera ahal izateko.

Zein alde dago Basikoa eta MIDIaren artean?
Basikoak soilik Windows gailuekin funtzionatzen du, STB programarekin. MIDIa aldiz edozein gailutan erabili daiteke (Windows, MacOS, Android, iOS, Linux...).
Gainera MIDI triklatuarekin posiblea da partiturak zuzenean idaztea ere.

Zein funtzio dute argiek?
Argidun triklatuetan efektu eta kolore aukera zabala dago funtzio estetikorako.
Horretaz gain, argi bidez abestiak ikasteko aukera ematen du, Windowseko STB programa baliatuz, abestiaren notei dagozkien botoien argiak banaka-banaka pizten direlarik, aukeratutako abiaduran.

Hauspoa nola erabiltzen da?
Ezker eskuko zatia flexiblea da, eta beroni barrurantza bultzatzean triklatuak hauspoa isten ari zarela ulertzen du.
Bultzatzen ez denean aldiz hauspoa irekitzen ari zarela ulertzen du.

Diseinua nola aukeratzen da?
Edozein kolore aukeratu daitezke, eta horretarako abiapuntu errexena gure konfiguratzailea erabiltzea da oinarrizko diseinua aurreikusteko.
Konfiguratzaileak ematen dituen aukerez gain, edozein testu edo logo ere gehitu daiteke.

Zertarako dira goiko 6 botoiak?
Konfigurazio botoiak dira. Heuren funtzioa erabiltzaile bakoitzak erabaki dezake erostean. Defektuzko proposamena honakoa da (/ osteko funtzioa hauspoa itxiz sakatutakoa):
1. Tonuerdi bat igo/jaitsi
2. Eskuin eskuko oktaba igo/jaitsi
3. Ezker eskuko oktaba igo/jaitsi
4. Sol-Do/La-Re
5. Si bemol-Mi bemol/ Baxuen perkusioa
6. Erregistroa/ Instrumentu set-a aldatu

Posiblea da botoiren bati dagokion nota aldatzea?
Bai, edozein nota mapa jartzea posiblea da, baita bi mapa ezberdin izan eta konfigurazio botoi bat mapaz aldatzeko erabiltzea ere.
Bestalde STB programarekin zerorrek alda ditzakezu botoi bakoitzari dagozkion notak (Windowsen soilik) edo funtzioak.
Botoi kopurua ere alda daiteke, eskuin eskuan 14 botoi lerroko gehienez, eta ezker eskuan 13 botoi lerroko gehienez.

Zein latentzia dauka botoia zapaltzetik soinua entzun arte?
Botoien irakurketa tasa 1000Hz-koa da, hau da, gehienez 1ms-ko atzerapena du triklatuak emandako informazioak. Hortik soinua atera arteko atzerapena host-aren araberakoa da, gutxigorabehera espero daitekeena:
MIDI: ~8ms.
Basiko: ~15ms (STB programak egin behar duelako tekla-nota itzulpena)
Bi kasuetan ere atzerapena ia mesprezagarria da.

Posiblea da hari gabe Bluetooth bidez erabiltzea?
Bai, CME WIDI uHost adaptatzaile batekin.
Windows eta Androiden probatuta. Latentzia soilik ~3ms-tan handitzen du.

Zenbat pisatzen du?
~500g

Trikitixaren soinu berdina dauka?
Bai, 4 ahots profesionaleko Soinu Txiki-en grabazioekin osatu ditut pluginak (VST, AU eta sf2 motatakoak).
Larrinaga Guerrini zahar baten laginak ere grabatu genituen eta horren VST eta AU pluginak prest daude. Laister sf2 plugina ere aterako dut.
Hauetaz gain beste instrumentu askoren soinua aukeratu daiteke, interneten dauden milaka pluginekin, gehienak doakoak. Ez badakizu nola egin lasai, lagunduko dizugu!

Non deskargatu ditzaket pluginak eta softwarea?
Hementxe daude eskuragarri: Soinu Txiki Public Repo

Noiz irekiko da salmenta publikoki?
Dagoeneko salgai dago! Sakatu hemen dendara joateko


Tutorial edo manualik egongo da?
  • Sibelius erabiliz partiturak idazteko tutoriala.
  • Nola erabili Triklatua Android gailuetan FluidSynth edo BS-16i aplikazioak erabiliz sf2 pluginekin
  • Nola erabili Triklatua Windows gailuetan STB programa eta VST pluginekin (esku bakoitzari instrumentu ezberdin bat jartzea, audio/bideo grabaketa, pedalekin efektuak egitea, botoi bakoitzari dagozkion notak aldatzea eta mapa ezberdinak gordetzea...)
  • Nola erabili Triklatua MacOS gailuetan Element programarekin
  • Nola erabili Triklatua iOS gailetan Bismark BS-16i apliazioa erabiliz sf2 pluginekin